Eibarko IV. Txistu Eguna
Eibar Udaletxeko arkupeetanUsartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.