Azken berriak
Txisturako konposizioak sustatzeko lehiaketa
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen duen Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berrian parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte dute dokumentazioa bidaltzeko.
Hondarribiko Txistu Kontzertua
ondarribiko Txistu Taldeak eskutitza bidali du LIX. Txistu Kontzertua abuztuaren 31n hamabietan Gipuzkoa plazan izango dela esanez. Bertan parte hartzeko abuztuaren 10aren aurretik eman behar da izena.
Tafallako Txistularien Kontzertu Nagusirako deialdia
Tafallako Txistulari Taldeak zabaldu duenez, abuztuaren 20an izango da Kontzertu Nagusia. Txistulariek izena emateko epea abuztuaren 7an bukatuko da.
Jose Luis Perez Sarasketa (1936-2025)
Eibarko txistu eta dantzarekin lotura estua zuen Jose Luis Perez Sarasketa joan den uztailaren 24an hil zen.
Datozen ekitaldiak
Oiartzungo 48. Kontzertu Herrikoia
Lartaun txistulari taldeak deituta, Oiartzun eta bere inguruko herrietako txistulariak herriko dantzarien laguntzarekin kontzertua emango dute udaletxeko arkupean.
Hebenko ta hanko
Hebentik kultur elkarte mauletarrak antolatuta Zuberoako eta Nafarroako musikari eta dantzariak elkartuko dira Gameren.
Gasteizko Txistu Kontzertu Nagusia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren festen egitarauaren barruan Udal Folklore Akademiak deituta Euskal Herriko bazter guztietatik joandako txistulariek kontzertua emango dute.
Euskal Herriko Txistulari Elkartearen helburua, gure kulturaren osagai garrantzitsu den txistua zaindu eta garatzea da: txistuak gure herri kultura eta tradizioan duen egitekoa bultzatzea eta, aldi berean, musika tresna honen aukera musikal eta sozialak ahal den gehiena landu eta aberastea.
JASO GURE AZKEN BERRIAK
Hilabetean behin gure albisteen buletina jasoko duzu posta elektronikoz.